BILDUMA HIZTEGIA

etxeko esparru (eu)

Alorra: GIZARTE-ANTOLAKETA ETA HARREMANAK



Etxeari loturiko espazioa, parte-hartze sozialetik kanpo kokatzen dena, batez ere etxeko lanekin, zaintza-lanekin eta ugalketa-lanekin erlazionatua.
Genero-sistemaren barruan egiten den lan-banaketan, esparru publikoa, esparru pribatua eta etxeko esparrua bereizten dira. Gizonezkoekin espazio publikoa lotzen da, eta emakumezkoekin, berriz, etxekoa, non lan gutxietsia eta gehienetan ordaindu gabea egiten baita.
Bereizketa horrek emakumeen eta gizonen arteko bereizketa eta emakumeen diskriminazioa bultzatzen du: etxeko esparruko zereginak direla kausa, emakumeek gizonek baino esparru pribatu txikiagoa izaten dute, eta, askotan, esparru pribatua eta etxeko esparrua nahasi egiten dira.


Hiztegi-unitateak